Andoain, Asteasu eta Amasa-Villabona, finalaurrean

Aiurri 2022ko urr. 10a, 11:46

Argazkia: https://www.bertsozale.eus/

Aitor Mendiluze andoaindarra, Haritz Mujika asteasuarra eta Oihana Iguaran amasarra arituko dira finalaurrean. 

Atzo amaitu zen lehen fasea Lizarran, eta bertan erabaki zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrean arituko diren bertsolarien izenak. Hogeita lau bertsolari arituko dira abesten. Bertan, Aitor Mendiluze andoaindarra, Haritz Mujika asteasuarra eta Oihana Iguaran amasarra lehiatuko dira. 

Finalaurreko fase honetan bi itzuli izango dira, lehenengoan lau saiorekin eta bigarrengoa hiru saioz osatua. Lehen itzulian, puntuazio baxuena lortu duten sei bertsolarik bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute, eta, amaieran, bi saioetako puntuazioak gehituko dira. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!