Binakako erremonte txapelketa aurkeztu dute Oronan

Aiurri 2022ko urr. 14a, 13:22

Urriaren 15ean hasiko da txapelketa eta abenduaren 29ra arte iraungo du. Bost bikotek hartuko dute parte, tartean, Imanol Ansa eta Ander Goikoetxea urnietarrek. Bestalde, aurtengoan, Urriza txapeldun handiak ezin izango du lehiaketan parte hartu, eskumuturreko lesioa medio. 

Bikoteak:

  1. Josetxo Ezkurra eta Ibai Martirena 
  2. Ander Goikoetxea eta Endika Barrenetxea
  3. Imanol Ansa eta Aritz Juanenea
  4. Beñat Segurola eta Ibon Larrañaga
  5. Kemen Aldabe eta Xabier Azpiroz
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!