Arrizabalaga-Capellan eta Aldai-Mendizabal izango dira igandeko protagonistak

Aiurri 2022ko urr. 14a, 13:43

Lau pilotariak, gaur, Donostiako udaletxean egindako aurkezpenean ilusioz gainezka azaldu dira halako leku batean final bat jokatzeko aukera izateagatik. Donostiako Atano frontoira gerturatzeko aukerarik ez duten pilotazaleek ETB 1ean ikusi ahal izango dute finala, zuzenean.

Gaur goizeko ekitaldian erakunde desberdinetako ordezkariak izan dira Donostian, esaterako Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari berria, Martín Ibabe, Donostiako kirol ziznegotzia edo Itsaso Erroteta, Bilboko kirol zinegotzia, eta denek igandean frontoira gerturatzeko gonbita luzatu diete pilotazaleei emakume hauei babesa eskaini eta eskaintzen duten kirol ikuskizunaz festa giroan gozatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!