Arrizabalagak eta Capellanek eraman dituzte txapelak etxera

Aiurri 2022ko urr. 17a, 11:36

Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellan emakumeen esku pilotako lehen Hiru Hiriburuak txapelketako txapeldunak bilakatu dira Aldai-Mendizabali 22-15 irabazi ostean.

Gaurkoan, Arrizabalaga gernikarra nagusitu da eta, bikotearen zama bere bizkar gainean hartuta. Udan izandako eskuetako arazoak erabat ahaztuta, ausart eta eraginkor ekin dio partidari bizkaitarrak, pilota abiadura bizian mugitu eta aurkariak euren lekutik ateraz. 

Amaia Aldai eskuan eramandako kolpe baten erruz jokatzeko zalantzetan izan zen, baina jokatzeko moduan izan da eta, aukeran akats gehiegi pilatu baditu ere, gauza ikusgarriak utzi dizkigu. Nora Mendizabal ere tanto batzuetan seguru eta tinko jokatu zuen, baina aurkariak gailendu egin ziren, aurrean eta atzean. 

Esanak esan, partida ikusgarriaz gozatzeko aukera eduki zuten Atanora gerturatu ziren 1.400 gora zalek; beste bultzada garrantzitsu bat emakumezkoen pilotari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!