Hilabete barru abiatuko da Euskaraldia, eta dagoeneko hainbat lan aurreratzen ari dira herriz herriko batzordeetan. Hastapen bileretan dira Aiztondon, eta Andoainen dagoeneko aurkezpen-festa egin dute. Egun hauetan Ahobizi eta Belarriprest izan ziren herrikideek email bidez jaso dute aurtengo edizioan parte hartzeko gonbidapena. Rol batean edo bestean, euskara ahoan eta belarrian aritzeko ariketa kolektiboa izango da. Euskaraldiaren garapenean garrantzia handikoak izango dira espazioak. Eta espazioak izan daitezke aire zabalean, edota barrualdean. Eta azken honetan sartzen dira lantokiak, dendak erakundeak. Arigunea izena hartuko dute, eta Euskaraldian garrantzia handia hartuko dute. Ostalaritza, merkataritza, zerbitzu, elkarteak, enpresak,… izena emateko aukera dute jada Euskaraldia.eus webgunean.
Ariguneetako partaideek, Ahobizi eta Belarriprest gisa, hizkuntza-ohiturak euskaratzeko praktika kontzientea egingo dute Euskaraldiak irauten duen bitartean. Beraz, Ahobiziek euskaraz egingo dute euskaraz ulertzen duten kide guztiekin eta Belarriprestek aldiro erabakiko dute zein hizkuntza erabili, eta haiekin euskaraz egiteko eskatuko diete dakitenei. Hartara, euskara erabili nahi duten entitate barneko kideek, baita bezeroek zein erabiltzaileek ere, horretarako aukera izango dute. Era berean, euskara ulertzen dutenek euskara-maila hobetzeko gune aproposak izango dira.
Ariguneak Andoainen
Andoaingo zenbait entitate hasi dira jada martxan, besteak beste: Adats ileapaindegia, AEK euskaltegia, Aita Larramendi Ikastola, Aiurri-Erroitz, Amabi haur eta gazte jantziak, Andoaingo Udala, Asun denda, Bastero kafetegia, Belkoain fisioterapia, EHBildu Bilgunea, Gaztelutxo taberna, Gorostidi burgindegia, IZT kooperatiba, Kabia, Laboral Kutxa, Latz kooperatiba, Lebiton konpartsa, Leizaran BHI institutua, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Ondarreta ikastetxea, Plastigaur, Punttuka bertso eskola, SD Euskalduna, Stop liburudenda, Xare oinetakoak eta Urki dantza taldea.
Ariguneak Amasa-Villabonan
Amasa-Villabonan ere ez dira gutxi. Besteak beste, Akam espazioa, Altzo harategia, Amasa okindegia, Amane Moda denda, Ane denda, Basajaun liburudenda, Botanz farmazia, Eizmendi kirolak, Gema loreak, Gorostidi burdindegia, Iratzar elkartea, Iturrigoxo taberna, Musturienea, Roteta loteria, Titare edota Ugalde oinetakoak. Eta baita Amasa-Villabonako Udala ere.