'Nire erara bizitzeko erronka', Atzegiren kanpaina berria aurkeztu dute

Aiurri 2022ko urr. 21a, 07:16

Hernanin egin zuten aurkezpena, bart arratsaldean. ©Kronika

Atzegiren kanpaina berria iritsi da Beterri-Buruntzara, bart arratsaldean Hernanin egin zuten aurkezpen-ekitaldiarekin. Aurtengo sentsibilizazio kanpainak desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du.

Sentsibilizazio kanpainan, Atzegik errealitate hau islatu nahi du: "Nire erara bizitzeko erronka lelopean, Atzegik gizartearen zati handi batentzat oraindik ezezaguna den alderdi bat ikusarazi nahi du. Adimen desgaitasuna duten pertsona askok modu independentean bizitzeko adina autonomia daukaeta eta gainontzekoen antzeko bizi-proiektua izan dezakete, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute. 

Kanpainako protagonistak modu independentean bizi diren hainbat pertsona dira eta Atzegiren laguntza jasotzen dute, euren beharren arabera: babes emozionala, erosketekin antolatzeko gainbegiratzea, sukaldean laguntza edo etxeko ekonomian". 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!