Hezkuntza Lege aurreproiektuaren harira greba egingo da EAEko Hezkuntza Sare Publikoan

Mikel Arberas 2022ko urr. 21a, 12:59

ELAk, LABek eta Steilasek greba egingo dute EAEko hezkuntza sare publikoan azaroaren 30ean eta abenduaren 14an, Hezkuntza Lege aurreproiektuarekin adierazitako desadostasuna medio.

Azaroaren 30ean eta abenduaren 14an greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetan. Horrez gain, mobilizazioak iragarri dituzte, eta hezkuntza arloko langile guztiei zuzendua izango da. Jakitera eman dutenez, azaroaren 30eko mobilizazioa nagusia Bilbon izango da, eta abenduaren 14koa Gasteizan. Bi kale-agerraldi nagusiak eguerdi partea izango direla jakinarazi dute; hala ere, arratsaldean, herri mailan ere kalera irtetzeko deialdia iragarri dute. 

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek adierazi dutenaren arabera, publikoa erdigunean kokatutako Hezkuntza Legea behar eta nahi dute, "euskal hezkuntza sistema publiko eta propio baterako bidea" egiteko bultzada emango diona.

Euskara ardatz

Euskarari garrantzia handiagoa eman eta erdigunean kokatu nahi dute hiru sindikatuek. Euskararen murgiltze eta mantentze sisteman oinarritutako ikasketa eredu "orokortu eta inklusibo bakarra" behar dela azpimarratu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!