Buruntzaldeako igerilariak berriro ere lehian

Aiurri 2022ko urr. 26a, 09:56

Pasa den asteburuan ekin zioten txapelketen denboraldiari igeriketa taldeko infantil, junior eta absolutuek; Tolosan izan ziren Neguko Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. 

Denera 12 taldekidek hartu zuten parte larunbat arratsaldeko saioan: Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Miren Sarobe, Izaro Audikana, Saioa Elola, June Lopez, Garazi Etxeberria, Iker Gorostegui eta Nahia Zudaire.

Marka pertsonalak: 

  • Nora Miguelezek 50 bular probakoa (50.88), lau estiloetako 200 metrokoa (3:23.13) eta proba horretako 50 tximeleta pasekoa (46.43).
  • Amaiur Iparragirrek 50 bular probakoa (52.15) eta 200 lau estiloetakoa (3:24.99).
  • Ane Meyerrek 50 bular probakoa (56.46).
  • Mayi Gorosteguik 200 bizkar probakoa (3:06.19), 200 tximeleta probakoa (3:37.75) eta azken horretan baita 50 eta 100 tximeletako paseetakoak ere (44.84 eta 1:41.34 hurrenez hurren).
  • Irati Etxeberriak 200 bizkar probakoa (3:20.40).
  • Garazi Etxeberriak 1500 libre probakoa (19:58.14).
  • Iker Gorosteguik 50 bizkar probakoa (34.28), 1500L probakoa (18:40.56) eta bigarren horretako 400 eta 800 libreko paseetakoak (4:58.11 eta 10:00.77 hurrenez hurren).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!