Aiztondo Eskola Publikoen sarea martxan da

Aiurri 2022ko urr. 26a, 10:52
Aiztodo Eskola Publikoen Sarea

Aiztondo bailarako Eskola Publikoen Sareak ekin dio ikasturte berriari, eta aurten, partaide berri bat, eskola bat gehiago gehitu zaie. Lehen Pello Errota ikastetxearen gela bat bezala atxikitua zena, orain, izaera propioa hartuta, eskola izenarekin estreinatuko da, Larraulgo Herri Eskola hain zuzen. 

Aiztondoko Eskola Publikoaren Sarea zortzi ikastetxe publikok osatzen dute:
-Fleming Herri Eskola (Villabona)
-Erniobea Institutua (Villabona)
-Adunako Herri Eskola (Aduna)
-Pedro Maria Otaño Herri Eskola (Zizurkil Behea)
-San Millan Herri Eskola (Zizurkil Goia)
-Alkizako Herri Eskola (Alkiza)
-Pello Errota Herri Eskola (Asteasu)
-Larraulgo Herri Eskola (Larraul)
 
Bertako zortzi zuzendariak eta Lasarteko Berritzeguneko zuzendaria  hilean behin biltzen dira koordinazio bilerak egiteko. Bilera horien helburu nagusiak dira: Aiztondoko Eskola Publikoaren Sarea indartzea, gai komunen inguruan elkarlanean aritzea eta eskolen arteko harremana sendotzea. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!