Norgehiagoka ikusgarria eta polita ikusi zuten gerturatu ziren hamarnaka zalek; baina Jon Irazuren partida goizean goiz hasi zen. Lagunak egun handirako prestaketa lanetan aritu ziren, pankartak egin zituzten "Ametsak egi bihurtzen, zutaz oso harro Jon lemarekin. Hori gutxi balitz, Behar Zana frontoia goraino bete zen, lagunez, senitartekoez eta zaleez. Giroa izugarria. Lehen tantotik ez zuen animo faltarik izan, eta, hala, jokatu zuen partida ere: tantoz tanto.
Maila oso ona erakutsi zuen kantxan, pilotakada zailak eramanez eta tantoak eginez. Hasieran, aurkariei aldea atera zien arren, gutxinaka markagailua berdintzen joan ziren; tentsioa handia zen frontoian. Horiek horrela, azken mementorarte, oso norgehiagoka berdindua izan zen. Azkenean, partida irabazita frontoia adunarrarengan irauli zen.