Bilbon izan dira Aiztondoko hainbat ordezkari

Ainhoa Gil 2022ko aza. 5a, 20:21

Jende asko elkartu da gaur arratsaldean Bilbon, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitutako protestan. Bertan ziren Aiztondoko ordezkariak ere.

.

Aldarrikapen ezberdinak egin dituzte bertaratutakoek; Sare publikoa zabaltzea, eskola pribatuen ituna murriztea, auditoriak handitzea eta publifikazioa ahalbidetzea. Hezkuntza lege berriaren aurkako aldarria ere egin dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!