Gonbidapenak emango ditu Euskaraldiak, San Mameseko emakumeen euskal derbirako

Aiurri 2022ko aza. 9a, 13:23

Real sociedad eta Athletic taldearen arteko norgehiagoka izango da hilaren 19an, emakumezkoen euskar derbi handia. Hala, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren aitzakiarekin, Euskaraldiaren festa egingo da San Mamesen: partida ikusteko doako gonbidapenak banatuko dira.  Azaroaren 11era bitarte egongo da horiek eskatzeko aukera.   

Egun osoko egitarua antolatu du Euskaraldiak adin ezberdinetako zaleen gustuak kontuan hartuta. Antolatzaileek adierazi bezala, "familian eta lagunartean gozatzeko moduko eguna izango da. Emakumeen futbola zein Euskaraldia eta euskara babesteko asmotan San Mames jendez bete nahi dugu! Animatu eta eskatu zure gonbidapena".

Partida, hilaren 19an izango da, iluntzeko 20:00etan. Gonbidapenak jasotzeko, San Mames plazara joan beharko dute interesdunek: arratsaldeko 18:00tik aurrera, Euskaraldiaren gune ibiltarian. 

Dokakoak dira gonbidapenak, eta eskaera egiteko egin klik HEMEN

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!