Azaroak 25aren arira Aiztondon hainbat ekitaldi egingo dira

Aiurri 2022ko aza. 14a, 10:55

Iazko irudia

Azaroak 25aren atarian Aiztondoko mugimendu feminista martxan da eta Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarte egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtero bezala, bailaran. 

Lehen ekitaldiak aste honetan hasiko dira, hala nola; ostiral honetan, azaroak 18, bi ekitaldi izango dira. Lehena, Amasa-Villabonako Txoko morean izango da, biolentzia obstetrikoaren inguruko hitzaldia eskiniko da Nahia Alkorta Elezgaraien eskutik, 18.00etan. Bigarrena, Zizurkilen, Itzal taldearen kontzertu akustikoa Joxe Arregi plazan. 20:30etan hasi eta ondoren solasaldia izango da. 

Azaroaren 25ean, karro poteoa egingo da Villabonako plazatik hasita eta, 18:45etab Emakumeen Irradaka egingo da Joxe Arregi plazan, entsaiatu nahi duenak 18:30etan azaldu beharko du.

Irradakaren ostean, 19:00etan, elkarteratze ibiltaria egingo da Zizurkildik Villabonara eta Berdura plazan egunari lotutako ekitaldia. Eguna amaitzeko, 20:30etatik aurrera, pikoteoa eta karaokea izango dira Villabonako gaztetxean.  

 

Bi ekitaldi aste honetan. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!