Azaroaren 25a, Aiztondo mailako hitzordu berria

Irune Alfonso 2022ko aza. 22a, 06:58

Aiztondo mailako ekimenak jende askoren arreta bereganatu du, aurreko urteetan. Aiurri

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunak bailarako ikuspegia izango du Aiztondon

18:00 | Ekitaldia Asteasun

Asteasuko emakume taldeak eta Udalak, elkar hartuta, elkarretaratzea antolatu dute. Arratsaldeko 18:00tan izango da, eta handik nahi duenak Aiztondo mailako elkarretaratze ibiltarian parte hartuko du.

18:45 | Irradaka Zizurkilen

Emakumeek, borobilean jarrita eta eskutik helduta, dantzatzen duten dantza da irradaka. Iaz sortu zuten Zizurkilgo emakumeek, martxoaren 8an dantzatu ahal izan zezaten. Aurtengoan errepikatu zuten, Bernarda gogoan hartuz. 18:30ean entsegua egingo dute, eta 18:45tan dantzatuko dute. Hura amaituta, elkarretaratze ibiltariari hasiera emango diote.

19:30 | Ekitaldia Amasa-Villabonan

Iluntzeko 19:30ean hasita, azaroaren 25eko egunari lotutako ekitaldiari hasiera emango diote Errebote plazan. Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunak badu aldarrikapenetik, baina baita elkar hartzetik ere. Lehenago, Amasa-Villabonan bertan, poteoa antolatu dute Aiztondoko neska gazteek. Eta ekitaldia eta gero, pikoteoa eta karaokea antolattu dute Gaztetxean.

20:30 Pikoteoa eta karaokea Gaztetxean. Emakume taldeak  18:00etatik aurrera elkarteratzea eta ekitaldia antolatu du.

Azaroak 26, larunbata
19:00 Asteasuko Udalak "Evaren alabak" antzerkia antolatu du.

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!