[15 euro | Aiurrikideak 10 euro]

Bertso txapelketako finalera joateko autobusa, Aiurriren eskutik

Aiurri 2022ko aza. 18a, 13:22
©Bertsozale Elkartea

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Eskualdetik, lagun ugarik eskuratu zuten sarrera. Aiurrik autobusa antolatu nahi du, gurekin joan nahi?

Andoain-Iruñea ibilbidea egingo luke autobusak, abenduaren 18an bertan. Goizean, Andoaindik atera eta, finala amaitu ostean, aterako litzateke autobusa, Andoainera berriro bueltan. Autobusa ateratzeko asmoa du Aiurrik, eta egun hauetan izena emateko aukera zabalik izango da.

15 euro harpidedun ez direnentzat, 10 euro harpidedunen kasuan

Aiurriko harpidedun izateak abantaila dakar eta, horregatik, Aiurriko harpidedun denak joan-etorria 10 eurotan egingo du. Harpidedun ez denak, berriz, 15 euro. Eta, adi, harpidetza, soilik, autobuserako toki bana eskuratzeko aukera egongo da. 

Izen-ematea zabalik dago, eta komeni da garaiz ibiltzea. Izena-ematean bertan ordaindu behar da. Azaroaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

Beraz, albistea zure begietara iritsi orduko izena eman ezazu. Goza ezazue bertsoez, bidaiaren joan-etorriarekin estutu gabe.

Txartelen salmenta

Aiurriko bulegoan, Andoaingo Arantzibia plaza 4-5. zenbakian.

  • Astelehenetik ostiralera, ordutegia: 09:00-15:00.
  • Astelehena eta asteartea: 18:00-20:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!