Mendiluzek eta Iguaranek Bertsolari Txapelketan jarraitzen dute

Aiurri 2022ko aza. 18a, 14:20
Aitor Mendiluze Durangon (Argazkia: Bertsozaleen elkartea)

Aitor Mendiluze izan zen puntu gehiena eskuratu zuen bertsolaria Durangon joan den larunbatean jokatu zen lehen itzuliko azken saioan. Eta hortaz, eskualdeko bi bertsolari dira, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran, aurrera segitzen dutenak Txapalketan, finalaurreko bigarren itzulian parte hartzeko. Iguaran, bihar, Amorrion ariko da.

Durangon, hona bertsolariek jaso zuten puntuazioa: Aitor Mendiluze 726,5; Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5.

Bertsozaleen elkartearen web orrian, Durangoko bertso-aldi guztiak ikusgai daude. Mendiluzek bertso-ale bikainak abestu zituen han, eta esate batera, ganbarako lanean, bertsolariek gaitzat “lehen aldiz egin duzu haren aurrean. Lasaitua hartu duzu” zutelarik, nabarmentzekoak dira abestu zituen hiru bertsoak.

 

Oihana, Amurrion bihar

Bihar, larunbatarekin, Amurrion bigarren itzuliko lehen saioa jokatuko da, eta tartean Oihana Iguaran ariko da. Hona seikotea: Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita.

Zuzeneko emankizuna ikusi ahal izango da ETB4n eta www.eitb.eus eta www.bertso.eus atarietan.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!