"IKUSBERAn irudia dugu oinarria. Eta hitza, irudiaren laguntzailea. Bistaratzen zaigunari erreparatuz, deskubrimenduak eginez, pareak osatuz, bat eta beste alderatuz, logika erabiliz nahiz bestela, bizitzak agertzen dizkigun gaietan murgilduko gara, jolasteak berez dakarrena sustatzeko: ernatzea, adimena bizkortzea, baliabideak eta trukuak ikastea, trebatzea, eta finean, handitzea..."
Aldizkaria Aiurriko harpidedunen artean banatzen bada ere, zenbaki hau Andoaingo HH5, LH1 eta LH2 mailakoen artean banatu da.
Ariketez eta jolasez gain, urteko egutegia ageri da.