2012 eta 2014 bitarteko gazteek igeriketako lehen jardunaldian parte hartu dute, asteburuan

Aiurri 2022ko aza. 21a, 10:02

Iragan larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek jardunaldiei hasiera eman zieten ligako lehenengo saioarekin. Jardunaldi honetan, Lasarten eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egon ziren ziren lehen aldiz.

2014an eta 2013an jaiotako haurrek 50 estilo librean eta 6x25 bizkar estiloko errelebu mistoan parte hartu zuten. Guztira adin tarte honetako 3 haur aritu ziren Ordizian. Lehen txapelketa izanik, guztiak urduritasuna nabari zen, baina txukun aritu ziren hirurak. Irai Jauregi, Kerman Miguel eta Urko Azpiazu izan ziren adin tarte honetan jardun zuten taldekideak. 

Txikienen ondoren B kategoriako benjaminak aritu ziren. Igerilari hauek 50 bizkar proban eta 100 edo 200 metro librean aritu ziren. Guztira, 2012ko eta 2011ko neska-mutilak barneratzen dituen multzoan, Buruntzaldea taldeko 8 haur aritu ziren. Bizkar estiloko 50ekoan eta 100 librean Iker García, June Apeztegia, Juren Matailo eta Aizpea Barcina aritu ziren eta 50 bizkar eta estilo libreko 200 metrokoan aldiz Liher Albizu, Oier Jauregi, Ander Martinez eta Aitor Ormazabal. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!