Garaipen horrekin irabazleek bederatzi puntu lortu dituzte; puntu bat lortu dute Goikoetxeak eta Barrenetxeak ere. Segurolak eta Larrañagak partida bikaina jokatu zuten. Ederki moldatu ziren partida osoan, eta finalerako hautagai direla argi utzi zuten. Lehen tantoetan hainbat berdinketa eduki zituzte, baina partidak aurrera egin ahala, 10-17, 15-25 aldea irekitzen hasi eta 19-34 eta 23-38an hamabosteko maximora iritsi ziren. Irabaztea ia ezinezkoa zuten arren, ezinbesteko puntua lortu zuten liderrekin puntuetan berdinduta egoteko.
Segurolak eroso jokatu zuen eta tanto ederrak egin zituen dejadekin eta hormabiko jokaldiekin. Larrañagak Barrenetxeari aurre egiteaz gain, jokoan gainditu zuen. Baldintza horietan Goikoetxeak ezer gutxi egin ahal izan zuen.
Segurolak 18 tanto eta lau huts egin zituen. Larrañagak 15 tanto egin zituen, horietatik zazpi saketik. Gorrietan, Goikoetxeak 12 tanto eta hiru huts egin zituen. Barrenetxeak ez zuen bere egunik onena izan sakearekin. 14 tanto eta lau akatsekin amaitu zuen norgehiagoka. Tanto horietatik hiru baino ez ziren izan saketik beste hiru falta egiteagatik. Hutsegite horietako batek partida itxi zuen.