Iragan larunbatean lehiatu Neguko Ligako 3. jardunaldia egin zen Allurralden

Aiurri 2022ko aza. 29a, 10:10

Pasa den azaroaren 26an, arratsaldean, Neguko Ligako 3. jardunaldia ospatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegian eta bertan parte hartu zuten Buruntzaldea Igeriketa taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek.

Arrazoi ezberdinak direla medio, taldeko hainbat igerilarik ezin izan zuten parte hartu, baina, hala ere, 11 partaide izan ziren igerilekuan: Laida Guerrero, Ane Meyer, Irati Etxeberria, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Unai Somovilla, Iker Gorostegui, Mayi Gorostegui, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Alba Escribano.
 
Lehiaketa honetan, gehiengoek 400 libre eta lau estiloetako 200 metroko proba edo 100 libreko probak burutu zituzten. Emaitzei dagokienez, partaide guztien artean 15 marka pertsonal lortu zituzten:
 
  • Laida Guerrerok 50 bular (54.93) eta 100 libre (1:41.71) probatakoak.
  • Ane Meyer-ek 50 bizkar probakoa (47.92).
  • Irati Etxeberriak 400 libre probakoa (5:38.37).
  • Nora Miguelezek 400 libre probakoa (6:25.12).
  • Amaiur Iparragirrek 400 libre (6:03.02) eta 200 lau estiloetakoa (3:20.02).
  • Iker Gorosteguik 400 libre (4:28.93) eta 100 librekoa (58.21).
  • Mayi Gorosteguik 400 libre (5:56.08) 100 libre (1:17.65) eta 50 bizkar (39.71) probetakoa.
  • Garazi Etxeberriak 200 lau estiloetako proban (2:30.96).
  • Miren Sarobek 400 libre (4:49.30) eta 200 bizkar (2:42.08) probetakoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!