Aspaldiko partez Gabonak normaltasunean igaroko dira. Hori dirudi. Atzean geratzen ari dira zuentzat Gabonetako arropa saltzeko ziurtasun eza?
Aurrikusten dugu azken txanpan sartuta zoramena izango dela. Gogotsu gaude. Iaz. lana ondo ari ginen Santomas bertan behera utzi arte. Salmentak errotik eten ziren. Aurten ondo ariko garela espero dut.
Azokak bereziak izaten dira. Zein da zuen esperientzia?
Aspaldi Goiburuko jaietan postua ipini genuen. Artisauei tartea eskaini zieten eta txapelak eraman genituen. Oraingo honetan Eguberrietako Aozka egin nahi dute. Egun berezi horiek girotzen hasteko hitzordua da eta gure sorpresarako parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Ilusio handia dugu.
Zer nolako giroa somatzen duzu?
Aste honetan salmenta areagotu egin da. Beharbada bakoitza bere etxean duenari begira hasi delako, eta Udalak sustatu erosketa-bonoak direla-eta salmenta batzuk egin ditut. Pozik nago.
Bordatuak, txapelak… zer eskaintzen duzue?
Bordatuen eskaintza oso zabala da. Laneko arropa ere bordatzen dugu. Gabonei begira Baserritarren jantziak saltzen ditugu, eta bordatuen bidez bakoitzaren arropa pertsonalizatzeko aukera dago.
Gau Beltzan parte hartze berezia izan zenuten.
Bai, eta oso esperientzia polita izan zen. Gauza guxirekin oso ekimen dibertigarria landu genuen. Ez genuen horrelako arrakasta izatea espero.
Zer esango zenieke azokara hurbiltzeko asmoa dutenei?
Hurbildu daitezela gure postua ezagutzera, eta baita Keinu denda ezagutzera ere.