"Inpresio ona jaso ohi dugu azokatan"

Ainhoa Gil 2022ko abe. 2a, 16:00

Arruti gozotegiko kideak Zizurkilgo Azoka Berezian izango dira. Elkarrizketa Joxe Arrutiri.

Andoainen negozioa duzue, baina aski ezagunak zarete Aiztondo aldean. Berezia da dendatik kanpo postua jartzea?

Gure produktua ezagutzera emateko beste aukera bat denez, berezia da bai. Salmenta handia egitea baino gehiago, Aiztondon gure produktuak eta zerbitzua ezagutaraztea da helburua.

Azoka berezietan zer nolako esperientzia duzue?

Eskualdeko azokatan parte hartzen dugu, bakarrik. Inpresio ona jaso dugu parte hartu dugunean. Ezaguna den bezeroa hurbiltzen da, ezagutzen gaituztenak. Beste zerbitzu bat ematearen parekoa da guretzat.

Ogia, pastak, opilak, pastelak… Zer da azokan gehien saltzen dena?

Unean bertan jatekoa dena. Erosteko erraza dena da gehien saltzen dena da. Ogi bereziren bat, bizkotxoa, tartak, tarta txikiak... 

Gabonak gainean ditugu. Noiz hasiko zarete turroiak eta bestelakoak saltzen?

Azokara hasiko gara Gabonetako zenbait produktu eskaintzen. Baina Gabonetako salmenta handiena eta, ondorioz, ekoizpena egun berezi horietara bideratzen da. Aurrerapen modura, halere, produktu batzuk eskainiko ditugu.

Testuinguru zail honetan zer nolako aldartea somatzen duzue erosleen artean?

Oso kezkatuta somatzen dugu eroslea, prezioak igoz eta igoz doazelako. Garbi dago prezioari geroz eta gehiago erreparatzen zaiola, eta Gabonetarako erosketak egiten hasterako kezka antzematen da. Ahalik eta gehien atzeratuko dute erosketa. 

Iruditzen zaigu erosle askok azken unerarte ez duela erosketa egitea erabakiko. 

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!