Nerea Eizagirre futbol kanpusa, Villabona eta Zizurkilen

Irune Alfonso 2022ko aza. 30a, 11:48

Tolosaldeko Ataria

Nerea Eizagirre futbol kanpusa izango da abenduaren 26tik 30era Villabona eta Zizurkilen. Ordutegia goizeko 09:00etatik 13:30era eta plaza mugatuak izango dira. 

Nerea Eizagirre futbol campusa 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta 15 jokalari arteko zelai-taldeetan banatuko dira (adinaren arabera). Programa berezia izango da kampusak irauten duen bitartean. Kirol-material ugari duten ariketa espezifikoak izango dira saioetan, eta haurren trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko entrenamenduak eskainiko dira. Kampusaren helburu nagusiak futbolean ikastea, futbolaz gozatzea eta euskararen erabilera sustatzea izango dira, betiere ikaskideak errespetatuz. Futboleko teknifikazio kampusa da, beraz, haurrek entrenatzailerik onenekin ikasiko dute, betiere, bertaratuen gozamenerako. Egunerokoez bestelako dinamikak ere egingo dira; bisita bereziak, adibidez. 

Kanpusean izena eman

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!