Eskualdeko zenbait jokalari Hernani K.E 3 boleibol taldean

Aiurri 2022ko abe. 6a, 09:00

Aurtengoan txapelketa maila onean jokatzen ari dira Hernani K.E taldeko jokalariak; izan ere, laugarren postuan sailkatuta daude 10 punturekin, lehenengo hiruretatik puntu bakarrera. Azken norgehiagoka, Tolosaren aurka jokatu eta garaipena eskuratu zuten, ligan aurrerapauso garrantzitsua emanez. Hernaniko taldea izanik ere, eskualdeko hainbat jokalari daude taldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!