Balkoi eta leihoetan txalo egiteko deialdia luzatu dute, iluntzerako

Aiurri 2022ko abe. 12a, 17:57

Pandemia garaian ohitura bilakatu zen moduan, gaur iluntzean txalo egitera balkoi edo leihoetara ateratzeko deia luzatu dute. 20:00tan izango da, "kalitatezko osasungintza publiko baten alde".

Pandemian osasungintzako langileak txalotzen genituen bitartean, kudeaketa oso txarra izan zen.

Bi urte beranduago egoera lotsagarria da: lehen arreta kolapsatuta, itxaron zerrenda amaigabeak, Basurtuko kardiologia itxi nahi dute eta Donostia Hospitaleko zuzendaritza osoa kargugabetu dute.

Ezin diegu Osasungintza publikoa desmantelatzen utzi. Oinarrizko eskubidea da eta bere defentsa ez dagokio soilik osasungintzako langileei.

Denoi dagokigu konpromisoa hartzea. Zaintzen gaituzten Osakidetzako langileekin gaudela esateko, balkoi eta leihoetara itzultzeko unea da.

ABENDUAK 12 ASTELEHENA, ARRATSALDEKO 8etan berriz ere 👏👏👏 egingo dugu KALITATEZKO OSASUNGINTZA PUBLIKO BATEN ALDE.

LAGUNDU ZABALTZEN 😉

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!