Aiztondo Eskola Publikoaz Harro! Aurkezpenaren sarrera

Irune Alfonso 2022ko abe. 13a, 09:20

Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro! Taldeak metak hautatu ditu ikur gisa, bulkada malenkoniatsutik haratago doan esanahia topatu nahi izan diegu. Nekazariek irailean ekiten zioten metak eraikitzeari eta geuk ere halaxe ekin diogu
ikasturteari: indarrez eta ilusioz, konpromezuz, esperientziak partekatu eta ikasteko gogoz. Geuk ere eraiki egiten dugu eta ez soilik jakintza... harremanak, taldeak, sareak balioak eta bizipenak. Meten eginkizuna belarra eta hostoak kontserbatzea da eta halaxe kontserbatu nahiko genukegeure arbasoekurteetan pilatu duten jakintzabaina baita ikaskuntza berriak eta urrunetik jaso ditugunak ere. eta batez ere,kontserbatu nahi dugu gure izaera, gure identitatea. Metatu liteke belarra, garoa, orbela, otea, iratzea, haritz eta pagoen hostoak. Metatu liteke Europa ekialdeko baso hotzetako baiak, palmera tropikalen hostotzarrak, basamortuetako kaktusen arantzak, Afrikar sabaneko adaskak... Guztiak dira ongi etorriak geure metan, kolorez jantzi nahi ditugulako: kolorez eta doinuz, zaporez, usainez, bizipenez, dantzaz, musikaz...Kolorea aniztasuna baita eta aniztasuna aberastasun. Baserritarrek diote edozein belar ez dela baliagarria metabat osatzeko: guk ere badakigu hori eta horregatik bildu nahi ditugu onenak: goiero goizero esnatu eta eskolak irriz eta kantuz betetzen dituzten haurrak, ikas komunitatea ilusiozeraikitzeko lan egiten guraso, irakasle, herriko eragileak... Azken finean geure metak eraikitzen lagunduko diguten guztiak baitira “belar onak” Baserritarrek diote ez dela lan erraza metak egiterena: meta-ziria zuzen eta sakon sartu behar da lurrean eta ondoren jasotakoa metatu modu zehatz batean. Gauza jakina da lan nekezak auzolanean arindu egiten direla eta horregatik animatu nahi zaituztegu geure metak eraiki eta mantentzen laguntzera. Geure paisaian metak errefernete izan dira eta halaxe nahiko genuke izatea Adunako Herria Eskola, Alkizako Herri Eskola, Amasa-Billabonako Fleming Herri Eskola eta Erniobea BH Institutoa, Asteasuko Pello Errota Herri Eskola, Larraulgo Herri Eskola eta Zizurkilgo San Millan Herri Eskola eta Pedro Maria Otaño Herri Eskola. Aiztondoko paisaiaren ezinbesteko osagaiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!