BTN finala 2022

Bertso Txapelketa Nagusiko porra antolatu du Aiurrik

Aiurri 2022ko abe. 14a, 10:04

Nafarroa Arenako taulagainean kantatuko duten kontura, sari gozoa eskaini du Aiurrik: Arruti gozotegiko turroi goxoa.

Aiurrik bertsozaleen parte hartzea sustatu nahi du Bertso Txapelketa Nagusian. Hori horrela, euskal kulturaren zutabeetako bat hauspotu eta bultzatzeko porra interesgarri batekin gatorkizue. 

Asma ezazue finaleko buruz burukoan parte hartuko duten bi bertsolarien izenak. Lehenik, finala irabaziko duena aipatu beharko da. Eta, bigarrenik, buruz burukora iritsiko den beste bertsolariaren izena.

Sari gozoa

Asmatzen duenak Andoaingo Kale Nagusiko Arruti gozotegiko turroia eramango du etxera, Gabonetan dastatu ahal izateko. Artisau lana egiten du Arrutik, maila goreneko gozogintza.

Asmatzaileak bat baino gehiago badira, euren artean zozketa egingo da. Sari bakarra banatuko da.

 

Guztira 255 lagunk parte hartu dute.
Eskermila! 

Parte hartzeko sakatu hemen:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!