Amnistiaren beharrezkotasuna oinarri, bi ekintza egingo ditu Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak

Aiurri 2022ko abe. 21a, 13:42

Hilaren 24an, arratsaldeko 17:30ean, elkarretaratzea egingo dute Zumea plazan. Horrez gain, urtarrilaren 4an, solasaldia antolatu dute Zigor Garro preso politiko ohiarekin.

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak, “errepresioa egungo gizarte-eredua mantentzeko ezinbesteko bitartekotzat jo du, proletalgoarentzat eta gizarte-eredu hau irauli nahi duen ororentzat eguneroko ogia” dela adieraztearekin batera. Zentzu horretan, espetxea “sistema kapitalistak duen errepresio-forma krudelenetarikoa” bezala definitu dute, eta “instituzio honekin amaitzeko hautuan” berretsi dira. Era berean, iaz egin moduan, amnistiaren aldarrian berrestea erabaki dute, “garaipen politikoa erdigunean ezartzen baitu” xede. 

Abenduaren 24an eta urtarrilaren 4an hitzorduak

Abenduaren 24an, arratsaldeko 17:30tan, Zumea plazan elkarretaratzea egingo da. Iragan urtean bezalaxe, amnistia aldarrikatzea izango dute helburu.

Bestetik, urtarrilaren 4an solasaldi bat antolatu dute Zigor Garro preso politiko ohiarekin. Urigain Kultur Etxean egingo den solasaldian, gonbidatu oreretarraren bizipenak jasoko dira, espetxearen gaineko hausnarketetara bultzatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!