Osasun publikoaren aldeko aldarria egin dute Osakidetzako osasun-etxeetan

Aiurri 2022ko abe. 22a, 14:36

Kalitatezko osasun publikoa defendatzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko eskatuz, elkarretaratzeak egin dituzte Osakidetzako zentroen atarietan, gaur eguardian. Hain zuzen, Txagorritxu, Basurtu eta Donostia ospitaleetan eta herrietako lehen arretako anbulatorioetan egin dituzte bilkurak, EAEko SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!