Urnietakoak eta Saldiaskoak lau pilota motz eta baxu aukeratu zituzten. Pilota biziak ekidin nahi dituzte Barrenetxeak min egin ez dezan eta Goikoetxeari lan handiagoa jartzeko. Lau pilotetatik hiruk 127 gramoko pisua izan zuten eta batek 126 gramokoa.
Lehenengoen aukeraketa amaitu bezain laster, Goikoetxea eta Barrenetxea kantxaratu ziren. Abiadura tarteko pilotak hautatu zituzten. Gehiago pentsatu zuten euren jokoan aurkariarengan baino. Gainera, bitxia bada ere, lau pilotek pisu ezberdina izan zuten eta ez zen pisurik errepikatu. 128tik 125era doaz, 127tik 126ra.
Norgehiagoka Galarretan izango da, eta arratsaldeko 15:30etik aurrera hasiko dira norgehiagokak.