Arantzazu ospitaleko zerbitzuburuek elkarretaratzea egin dute gaur

Aiurri 2022ko abe. 26a, 13:31

Donostialdeko Arantzazu ospitaleko zerbitzuburuek elkarretaratzea egin dute sarrerako eskaileretan, goiz partean. Egunotan adierazitakoaren ildotik, Agustin Agirre zuzendari berriak presio egin izana salatu dute, eta Osakidetzari beste mintzakide bat jartzeko eskatu diote.

Jon Zabaleta bozemaileak protesta isilaren ostean esan duenez, LEParekin (Lan Eskaintza Publikoa) eta Onkologikoarekin lotutako bi gaiak lehentasunezkotzat jotzen dituzte, langileen ordezkariek eta Osakidetzako ordezkariek elkarrizketari ekiteko orduan.

Jon Zabaleta kirurgialari torazikoaren esanetan, “Langile guztiak elkarturik gaude eta Osakidetzaren erantzunaren zai gaude. Bien bitartean, hasieratik esan izan dugunari eutsiko diogu: hitz egiten jarraitu nahi dugu, baina pauso finkoak eskatzen ditugu. Lehentasunezko bi arazo, behintzat ikusten ditugu: abenduaren 31n lotura bukatzen zaion Institutu Onkologikoaren etorkizuna eta Osakidetzaren hurrengo LEP zehaztea. Egunean-egunean ikusiko dugu zein jarrera hartuko dugun, betiere langileen asanbladaren erabakia errespetatuz”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!