BTN finala 2022

Bertso eskolaren garrantzia

Aiurri 2023ko urt. 3a, 08:02

Hernaniko Udala

Hernaniko Udalak finalera iritsi diren herriko bertso eskolako kideak omendu zituen atzokoan. Bertsolariek omenaldia bertso eskola osatzen duten guztiekin partekatu nahi izan zuten aitortza hori.

Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta azken sasoian Leire Ibarzabal Hernaniko bertso-eskolara oso lotuta daude. Txapelketa honetarako Joanes Illarregi ere tarteka eskolako taldera batu da.

Udalak herri omenaldia eskaini zien guztiei.

Maialen Lujanbiok hartu zuen hitza, bertso eskola osatzen duten guztiekin omenaldia partekatzeko: "Bertso eskola oinarrizko kanpalekua da guretzat. Bertsolaritza ez da gailurra bakarrik, eta ez dago gailurrik oinarririk gabe".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!