Instagram eta TikTok sare sozialeen arrakasta 2022. urtean

Aiurri 2023ko urt. 4a, 10:31

Instagramak gorakada handia eduki du 2022. urtean, batez ere gazteen artean. Bat-batekotasuna oinarri, modu informal eta bisualean informatzeko aukera bilakatu da gazte askorentzako.  TikTokarekin ere datu onak lortu ditu Aiurrik hilabete eta erdian.

Aiurriren Instagrama bilakatu da gazteen artean informatzeko biderik eraginkorrena. Eguneko albisteen eta ekitaldien berri emateko bide bilakatu da, horiek horrela, pandemiaz geroztik 1.500 jarraitzailetik gora lortu ditu Aiurrik. Gainera, herritarren eta Aiurriren arteko harremana indartzeko ere balio izan du, izan ere, bien arteko hartu emana nabarmen igo eta hobetu da. Datozen hilabeteetan 3.000 jarraitzaileetara iristea espero da, herritarren informazio iturri izango denaren seinale. Publikazio kopurua, batez beste, eguneko bizpahirukoa da eta askotariko gaiak jorratzen dira; besteak beste, kirola, kultura, gertakariak, sariketak eta elkarrizketak, beste batzuen artean. 

Hori guztia gutxi balitz, ikus-entzunezkoa sustatzeko beste bide bat martxan jarri berri du Aiurrik: TikTok sare soziala. Duela hilabete eta erdi martxan jarrita, ia 300 jarraitzaile eskuratu ditu; tartean 60.000 ikustalditik gorako bideo bat. Kultura eta gertakariak oinarri, bideo edukiak zabaltzea du xede Aiurrik, egun erakarpen handia duen formatuak erabilita. Guztira, 7.600 gustukotik gora lortu ditu. Azpimarratu beharra dago, euskara sustatzeko tresna interesgarria bilakatu dela; edukia zabaltzeko erraztasunak, euskara txoko guztietatik barreiatzeko balio duelako. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!