Aiurri Kide

Aiurri, egun hauetarako opari berezia

Aiurri 2023ko urt. 5a, 07:13

Azken orduan zer oparitu ez dakizula? Aiurriko urte osoko harpidetza oparitzea, hori bai opari ederra!

Lagun ezezagunean egokitu zaizun lagunari, gurasoen etxea utzi duen seme-alabari, estimatzen duzun adiskideari... opari berezi bat egiteko aukera duzu Eguberri hauetan.

Oparia jasoko duen zure lagun edo senitarteko kuttunak, gainera, urte osoan zehar gozatu ahal izango du Aiurriko argitalpenez. Etxerainoko zerbitzua eskaintzen diogu, eta Aiurri aldizkariaz gain Ikusbera haur aldizkaria edota urteko egutegia jasoko ditu.

Abantailaz beterik dago Aiurriko harpidetza. Zozketan parte hartzeko aukera du harpidedunak, eskelak prezio berezian argitaratzeko aukera merke-merkea du eta zorion-agurrak dohainik argitara ditzake.

Ez dira abantaila bakarrak. Udazken honetan, esaterako, Aiurriko harpidedunek Bernardo Atxaga idazlearen eta Imanol Rayo zinema-zuzendariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Andoaingo Bastero Kulturgunean. Eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobusean 5 euroko deskontua izango dute.

Opari berezia, Gabonetan

Gabonetako opari berezia da harpidetza oparitzea. Proba egizu!

Bidali e-posta eta harpidetza-oparia bideratzen lagunduko dizugu: idazkaritza@aiurri.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!