Txotx 2023

Txotx denboraldi berria aurkeztuko dute egunotan

Aiurri 2023ko urt. 9a, 07:13

Larre-Gain sagardotegiko kideak.

Sagardoaren sektoreak aste honetan aurkeztuko du 2023ari dagokion uzta. Sagardotegi batzuk dagoeneko zabalik daude, eta beste batzuk zabaltzear dira.

Sagardoaren sektorea bateratze prozesuan da eta 2023an zehar norabide horretan sakonduko da. Gipuzkoako sagardogileen elkarteak astearte honetan egingo du agerraldia, denboraldi berriari irekiera emateko.

Bi hitzordu nagusi daude iragarrita aste honetarako. Asteartean agerraldia egingo du Sagardogileen elkarteak, Donostian. Eta, asteazkenean, aurtengo sagardo berriaren xehetasunak eskainiko dituzte Astigarragako Sagardoetxean. Modu horretan, ofizialki, zabalik izango da txotx denboraldi berria.

2020 eta 2022 artean, pandemia tarteko, neurri berezi ugari hartu behar izan dituzte. Hiru urte zail eta gero, lehengora itzultze hutsa urrats handia izango da sektorearentzat.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!