Urtarrilaren 28an hasiko dira Onddolar eta Gorosmendi arteko tuneleko lanak

Aiurri 2023ko urt. 13a, 10:34

A-15 autobidean, Andoain eta Iruñea artean dagoen Onddolar-Gorosmendi arteko tunelean egokitzapen obrak hasiko dituzte. Horrez gain, elur abisuekin Andoain eta Berastegi arteko errepidea itxiko dutela jakinarazi dute.

Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu du Errepidea Europako arauetara egokitzeko obrak izango direla. Horrez gain, honako hau gehitu du: “Estaldurak sendotu eta instalazioak hobetu nahi ditugu gune horretan”. Horiek horrela, autobidea erabat itxiko dute 700 metrotik behera elurra egin dezakeela abisatzen dutenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!