Auto partekatua Tolosaldean

Aiurri 2023ko urt. 13a, 11:35

Auto partekatua ezartzeko aukerak aztertzen ari da Tolosaldea Garatzen, hainbat udalekin batera, eta Eusko Car Sharing elkartea lagun. Horrela, eskualdeko hamar herritan, hitzaldiak emango dituzte, herritarrak formatu zein kontzientziatu eta beren kezkak eta premiak erantzuteko. 

Zer izango da hizpide hitzorduan, baina?

Zer da Car Sharing-a?
Baina, zer esan nahi du autoa partekatzeak? Autoaren jabe izan gabe, modu antolatu batean herritarren arteko autoen erabilera partekatua sustatzen duen eredua da Car Sharing-a. Hau da, auto bera, jende gehiagok erabili ahal izatea, eta ordukako tarifa bat ordaintzea horren truke, auto bat erosi behar izan gabe.

Noiz izango dira hitzaldiak?

  • Urtarrilak 24: Asteasu, Udaletxea. 18:00
  • Urtarrilak 26: Zizurkil, Plazida Otaño lliburutegia. 19:00
  • Urtarrilak 31: Aduna, Kultur aretoa. 18:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!