Endika Barrenetxea hernaniarra da Txapelketa irabazteko faboritoa. Lau erremontista lehiatuko dira txapelketan, eta guztira bost partidu jokatuko dituzte. Ezkurra, Azpiroz, Ansa II eta Barrenetxea dira txapelketako izarrak.
Larunbatean (urtarrilaren 21) hasiko da Masters Txapelketa aurreligaxka batekin. Ezkurra eta Azpiroz izango dira lehen protagonistak; bien arteko garailea hiruko ligaxkara pasako da eta galtzailea kanporatua izango da zuzenean. Ligaxkan hiru erremontista ariko dira. Barrenetxea, Ansa eta larunbateko aurrelixkako irabazlea.
Hiru jardunaldiko ligaxka eta bi finalista
Hiru pelotarik hartuko dute parte ligaxkan eta denek denen aurka jokatuko dute urtarrilaren 28an, otsailaren 4an eta otsailaren 11n. Puntuaketa sistema erabiliko da. Horrela, partiduen irabazleek lau puntu lortuko dituzte: 29-27 tantu artean amaituta bi puntu batuko dituzte; 26-24 arteko tanteoarekin puntu bakarra lortuko dute; 23-17 artean ez da punturik gehituko eta 16 tanto edo gutxiago eginez gero, puntuak kenduko zaizkie. Ligaxkako lehen bi postuetan geratzen diren erremontistek joaktuko dute Masters txapelketaren finala.
Otsailaren 18n finala, Galarretan
Ligaxkan lehenengo bi postuetan geratzen diren erremontistek jokatuko dute 2023ko Kutxabank Masters txapelketaren final handia.