Txotx 2023

Sagardotegia lotzeko on line erreserba, sagardogileen elkartearen ekarpen eraginkorrenetakoa

Aiurri 2023ko urt. 19a, 07:31

Sagardotegian automatikoki mahaia erreserbatzeko aukera ere ematen du sagardoa.eus webguneak: sagardotegia aukeratu, mahaikide kopurua jarri, aurrerapena ordaindu eta klik batean mahaia erreserbatuta gelditzen da.

Erraza, azkarra eta eraginkorra. Guztiz eraginkorra. Abantaila handia bezero nahiz sagardogilearentzat. Bide berria urratu beharra zegoen, eta, dagoeneko, ezinbesteko funtzioa betetzen ari da. Sagardogile guztien mesederako. Sagardotegian automatikoki mahaia erreserbatzeko aukera ematen du sagardoa.eus webguneak: sagardotegia aukeratu, mahaikide kopurua jarri, aurrerapena ordaindu eta klik batean mahaia erreserbatuta gelditzen da. Deirik egin edo posta-elektronikorik bidali gabe. Sistema honek joan den urteotan arrakasta handia izan du, eta aurten bide horretan sakonduko da.

Sagardo-botilen online denda eta sagardotegietan otordu-erreserba Sagardogile elkartearen apustua izan da. Sagardo-botilen online dendaren bereizgarri nagusia sagardo desberdinak eskaera bakarrean konbinatzeko aukera da: laurogeita hamar sagardo baino gehiago dituzte sagardoa.eus dendan, jendeak eskatu eta etxean jaso ahal izango dituenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!