Sagarra erdigunean jarri nahi du, elkarteak. Txotx egitea ez baita hitzordu gastronomiko hutsa. Agerikoa dirudien arren, sagardogileen elkarteak prentsa ohar bidez gogorarazi du bazkaltzera edo afaltzera doana non murgiltzera doa: "Sagardotegira gerturatzen den bezeroak bertako ekoizle baten etxera egingo du bisita, bertako lurretik bizi den familia baten etxera". Mundu bat, jarduera bat biltzen da sagardotegiaren inuguruan. Urte osoko jardunera zabaltzen dena: Txotx garaia, botilaratzea, sagar bilketa eta muztioaren ekoizpena. Zikloa etenik gabe berritzen da horrela. Horrexegatik sagarra, sagastiak eta ekoizpen prozesua ikusgai jartzeko joera areagotzen ari da. Zer hobea edaten dugun horren jakinduria zabalagoa izatea baino! Dastatze gidatuak ohiko bilakatuko dira, denbora epe laburrean: "2023ko Txotx garaian Sagardo Dastatze Gidatuak eskainiko ditugu otorduaren aurretik, zenbait sagardotegitan. Beste hainbat bisita eta produktu eskaintzeaz gain, dastatze gidatua bezalako produktuak eskatu dizkigu joan den urteotan bertako bezeroak, eta hori dela eta hartu da hemendik aurrera hori eskaintzeko erabakia. Aukera aparta da Sagardogilearen eskutik produktuaren berezitasunak jasotzeko ere". Sagardoaren kulturan sakontzen da, modu horretan.