Erremontea

Jon Irazuk eta Aritz Eskuderok Oriamendiko Afizionatuen Erremonte Txapelketan parte hartuko dute

Aiurri 2023ko urt. 20a, 11:22

Afizionatuen Erremonte Txapelketa jokatuko da urtarrilaren 27tik otsailaren 24ra bitarte; Jon Irazu adunarra eta Aritz Eskudero andoindarra lehiakideak izango dira. 

Sei pilotarik eta hiru bikotek hartuko dute parte txapelketan. Lehen bikotea, Irazu eta Aiestaranek osatuko dute. Bigarrena, Gurrutxaga eta Goikoetxeak. Azkenik, hirugarrena, Arluciagak eta Eskuderok. Hoi bezala, Hernaniko Galarreta frontoian izango dira partidak. 

Lehen partida hilaren 27an hasiko da, Irazu-Aiestaran eta Arluciaga-Eskudero bikoteen artean. Hurrengo partida, otsailaren 3an izango da, Gurrutxaga eta Goikoetxeak lehen jardunaldiko galtzaileen aurka jokatuko dute norgehiagoka. Hirugarren partida, otsailaren 10an izango da eta aurreko emaitzak jakin ostean erabakiko da nork jokatuko duen noren aurka. Finalaurrekoa otsailaren 17an jokatuko da eta finala 24ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!