18 urteko kartzela zigorra ezarri diote 39 urteko gizon bati, hainbat herritan egindako bortxaketengatik

Aiurri 2023ko urtarrilaren 20a

Bortxatzailea hirugarren aldiz epaitu eta 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andoain, Tolosan eta Anoetan egindako bortxaketengatik, 2012-2013 urte artean.

Esan bezala, 39 urteko gizona hirugarren aldiz zigortu dute. Aurrez, 12 urterako zigortu zuten Beasainen egindako eraso batengatik, eta 9 urtekoa Lasarte-Orian egindako beste batengatik. Horiek horrela. ezarri zioten 21 urteko zigorraz gain, 18 urte gehiago gehitu dizkiote hiru herrietan egindako erasoak medio: guztira 39 urte.º

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!