Aiztondo NKT boleibol taldeak garaipena eskuratu zuen Tolobolei taldearen aurka

Aiurri 2023ko urt. 23a, 11:07

Aiztondoko taldeak 3 eta 1 irabazi zuen tolosarren aurka.

Aiztondo NK Taldeak lau setetatik hiru irabazi eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Tolobolei taldearen aurka. Partida lehen minututik oso parekatua egon zen: lehen seta 25-23 irabazi zute aiztondotarrek; hurrengoa galdu egin zuten 23-25, eta partida berdindu egin zen. Hurrengo seta etxekoek lortu zuten (26-24). Azkenik, maila ona erakutsita eta aurkariak nekatuta zeudela baliatuta, 25-12 irabazi zuten azken seta. Horiek horrela, seigarren postura egin dute jauzi. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!