Txipreko Karmiotissa FC taldeak Jon Gaztañaga fitxatu du

Aiurri 2023ko urt. 23a, 12:46

Jon Gaztañaga Txipren da Karmiotissa taldearekin jokatzen; Indiako North East United taldea utzi eta ezaguna duen Txipreko ligara egin du jauzi, berriro ere.

Jada lehen partida jokatu du Gaztañagak eta garaipena eskuratu ezin izan zuen arren, 9. postuan sailkatuta jarraitzen dute. Jaitsierako play off-ak jokatzen ari da Karmiotissa taldea eta, ostiralean, garaipena eskuratu beharko dute Akritas Chlorakas taldearen aurka, arriskutik ihes egiteko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!