Gogoan hartu behar da Belen Gonzalezen alaba Amaia Agirre eta Iker Bilbao alpinistek istripua izan zutela Patagoniako Fitz Royn, joan den astean. Ostegunetik desagertuta zeuden, eta herenegun bi mendizaleak erreskatatzeko lanak bertan behera utzi behar izan zituzten bilaketa arriskutsutzat jo eta gero, El Chaltengo Sorospen Batzordeak aditzera eman zuenez.
Gaur jakin denez, berriz, Argentinako gobernuak bi alpinisten heriotzak medikoki ziurtatu ditu eta heriotza agiriak sinatu ditu.