Barrenetxea-Ezkurra II, Kutxabank Masters ligaxkan

Aiurri 2023ko urt. 26a, 07:19

Ezkurra II-ak Azpiroz garaitu zuen buruz burukoan, eta Barrenetxearen aurka ariko da ligaxkako lehen jardunaldian.

Ansa, Barrenetxea eta Ezkurra II. Horiexek dira Kutxabank Masters ligaxka jokatuko duten hiru erremontistak. Urriza osatze bidean dela, Ansa urnietarrrentzat txapela eskuratzeko aukera berria da. Baina Barrenetxea ez da atzean geratuko, eta duen palmaresa horren lekuko da.

Ezkurrak 30-21 gainditu zuen Azpiroz, banakako Kutxabank Masterseko atariko buruz burukoan. Doneztebeko aurrelariak jokoan Azpirozek baino baliabide gehiago dituela erakutsi zuen. Hori bai, ligaxkan, Ezkurrak bere maila igo beharko du sakearekin, arlo horretan ez baitzen batere egoki aritu. Ansa eta Barrenetxea bezalako aurkariek ez dute horrelako oparirik alperrik galduko.

Larunbat honetan, 16:30ean, hasita, ligaxka abiatuko da Ezkurra eta Barrenetxearen arteko partidarekin. Ansa jokoan noiz sartzeko zain dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!