Pilotako Master Laboral Kutxa txapelketaren zazpigarren edizioa hastear da

Aiurri 2023ko urt. 26a, 11:03

Emakumeen esku pilotan sekulako lurrikara bat sortu zuen, duela 7 urte. Aurtengoan, 65 pilotarik hartuko dute parte antolatutako lau mailetan; Pilota Goxua (25 pilotari), pilota mistoa gazteak (24), pilota mistoa 1.maila (8) eta pilota mistoa elite maila (8).

Elite mailari dagokionez, parte hartzeari erreparatuta, gorengo mailako lehia handia aurreikusten da. Iaz, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gamindek jantzi zuten txapela, baina, aurten, aurkari onak izango dituzte aurrean; faborito garbirik gabeko lehia izango da, nahiz eta izen batzuk nabarmenagoak izan.

Larrarte-Arrillaga, Arrizabalaga-Capellan, Aldai-Mendizabal eta Garai-Gaminde dira antolatzaileek prestatutako bikoteak. Denak denen aurka arituko dira eta ligaxkako sailkapenaren arabera jokatuko dituzte Laudioko finalerdiak; lehenengoak laugarrenen aurka eta bigarrenak hirugarrenen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!