Ismael Mateok Europako Hyrox Txapelketa irabazi du 50-54 urte bitartekoen kategorian

Aiurri 2023ko urt. 26a, 13:31

Hernaniko Denontzat taldeko kideek lorpen handiak eskuratu dituzte Herberehetan ospatu den Hyrox txapelketan. Ismael Mateo igo da podiumeko gainkaldean.

Bertan izan ziren Igor Arruti eta Ismael Mateo, beste batzuen artean. Mateok 1:02ko denbora egin zuen, eta 50-54 urte artekoen artean podiumeko lehen postuan sailkatu zen. Igor Arrutik ere denbora bereziki ona lortu zuen 25-29 urte bitartekoen artean: 1:01an egin zuen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!