Diru-bilketa hasi dute Patagoniara joango diren boluntarioen gastuak ordaintzeko

Aiurri 2023ko urt. 30a, 09:50

Hilaren 19an, elur-jauzi batek Amaia Agirre urnietarra eta haren lagun Iker Bilbao harrapatu zituen. Hiltzat jo eta ez dituzte haien gorpuak aurkitu. Horiek horrela, alpinista adituez eta boluntarioez osatutako talde batek Patagoniara bidaiatuko du, gorpuak bilatzen saiatu eta dolu-etapari amaiera emateko. Gauzak horrela, gastuak ordaintzeko kontu korronte bat ireki dute.

2023ko urtarrilaren 19an, Fitz Roy menditik (Patagonia) jaisten ari zirela, zorigaiztoko elur-jausi batek Iker Bilbao eta Amaia Agirre mendizaleak harrapatu zituen. Istripu horretan bizia galdu zuten biek eta ezin izan zituzten gorpuak erreskatatu.

Handik egun batzuetara, senide eta gertuko  lagunen talde txiki batek Fitz Roy-ra bidaiatzea erabaki zuen gorpuak berreskuratzen saiatzeko eta dolu-etapa amaitzeko asmoz. Talde hau alpinista adituek eta boluntarioek osatzen dute eta kaltetutako familiei laguntzeko helburuarekin euren lanei uko egitea erabaki dute epe mugagabez.

Egoera aztertuta, kontu korronte bat sortzea erabaki da, Patagoniara joan diren eta kausa solidario honetan murgiltzea erabaki duten pertsonei gastuen finantzazioarekin laguntzeko.

2023ko urtarrilaren 26an Durangoko Laboral Kutxan irekitako kontua.

ES97 3035 0014 65 0141233093

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!