Endika Barrenetxeak Kutxabank Masterseko txapela defendatzeari ekin zion, Josetxo Ezkurra 30-27 mendean hartuta. Atzelari hernaniarrak ligaxkako lehen lau puntuak lortu ditu eta Ezkurrak bi, emaitza ona medio. Bi erremontistek finalerako aukerak dituzte; irabazleak aurrerapauso garrantzitsua eman du, baina ez behin betikoa.
Partida polita izan zen eta ia hutsik egin gabe piloteatu zen. Ezkurra lehia bizian aritu zen eta ia ez zuen hutsegiterik egin. Barrenetxeak gehiago arriskatu zuen eta zorrotzago aritu zen. Hamaika tanto egin zituen. Tantoak era guztietakoak izan ziren.